2018ko Europako Mugikortasun Astea

Oinez, bizikletaz, villavesaz... konbinatu eta mugi zaitez!

Oinez, bizikletaz, villavesaz… konbinatu eta mugi zaitez!

Iruñeko Udalak Mugikortasun asteko edukiak luzatu egin ditu irailaren 14tik 29ra mugikortasunaren inguruko ekintzak antolatuz.

Programaren barnean honako ekintzak aurki daitezke: helduentzako bizieskola, bizikleta-ibilbide kulturalak, familiarteko ibibilbideak eta Trinitariosko berdeguneko parkeko Pum track pistaren inaugurazioa.

Ekintzak

Programazioaren helburua hirian dauden garraiobide ezberdinei ikusgaitasuna ematea da jasangarritasuna hobetzeko eta baita hiritarren pentsamoldea eraldatzeko garraiobide osasuntsuagoak eta ingurumenarekin begirunetsuagoak erabili ditzaten.

* Jarduera batzuetan aurrez izena eman behar da 010 telefonoan (948 420 100 Iruñeaz kanpotik deituz gero).

JARDUERETARAKO LINEAKO IZEN EMATEA

  1. Argibidegunea gazteluko plazan irailaren 14tik 22ra, jardueren informazioa emateko
  1. “Bizikletek ez dute hegan egiten” bizikidetasun kanpaina, Desclazoseko igogailuan eta Mupietan jarriko da.
  1. Bizikleta-aparkaleku babestu eta bideo-zaintzaduna San Fermin Txikitoko festetan, Basotxo kalean.
  1. Irailak 15, larunbata. Familiarteko ibilaldia, gurpil gainean, hirian barna, eta jolas-jarduerak amaieran Antoniuttin.
  1. Bi bizikleta-ibilbide irailaren 19an eta 26an: bata Iruñean dauden Oteizaren eskulturak bisitatzeko eta bestea Iruñeko zuhaitz zahar eta bereziak ikusteko.
  1. Ingurumen Hezkuntzako Museoan:
    • Bizikletan ibiltzeko ikastaroa helduentzat
    • Bizikletak elkar trukatzeko merkatu txikia
    • Bizitxokoa, bizikleten konponketari buruzko ezagutzak partekatzeko
  2. Irailaren 29an,   Trinitariosko parkeko Pump Track pistaren inaugurazioa ospatuko da bizikletendako, irristailuendako eta skatendako hiri-gynkana batekin, DJ musika eta BMX, skate, irristailuen erakusketekin eta Parkour talde batekin.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies