(24-01-20202) Estaliak eta txandakako bizikletendako hiru aparkalekuen instalazioa

(24-01-20202) Estaliak eta txandakako bizikletendako hiru aparkalekuen instalazioa

Bideoa

2020ko urtarrilaren 24an, ospitaleetan, Txantreako Arriurdiñeta plazan eta zezen plazan instalatutako bizikletendako hiru aparkalekuak  inauguratu dira, estaliak eta txandakakoak.

Sartzeko, betiere kode pertsonalizatua edukita, teklatua zein App-a erabili edo telefono-dei bat egin beharko da.

Hileko tarifa 2 euro izanen da. 

Aparkalekuak aluminiozko egituraz eta polikarbonato gardenaz eginak dira. 9 metroko luzerako eta 5,6 metroko zabalerako gangak dira. Barnean 50 bizikleta-aparkaleku, bizikleta elektrikoetarako kargaguneak eta gurpiletarako puzgailu bat dauzkate. Hainbat hilabetez Nafarroako Liburutegi Nagusian eta Aldapako sanferminetan Basotxoan kokatutakoen antzekoak dira. Aparkalekuak bideoz zainduta daude, eta sarbideak kontrolatzen dituen sistema dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hiru aparkalekuak txandakakoak izanen dira, horrela edonor sartu ahal izateko; horretarako, aurretik, app batean edo berariaz diseinatzen ari den webgune batean eman behar da izena eta 2 euroko hileko tarifa ordaindu. Behin sisteman alta eginda, erabiltzailea aparkalekuan sartzen ahalko da sarbide-kode batez; kode hori sarrerako atearen ondoko botoiez markatu beharko da, edo sakelako telefonoan jarritako app-ean. Bizikleten txandakatzea errazteko, aparkaleku bakoitzean aparkatzeko gehieneko denbora ezarriko da.
Intelligent Parking SL enpresak instalatuko ditu egiturak; izan ere, hura da esleipenduna sarbide kontrolatua duten txandakako aparkaleku estali eta bideozaintzadun hauek hornitu, instalatu, kudeatu eta horien mantentze-lanak egiteko lizitatu den esparru-akordioan.



Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies