
22 Ago Bizieskola Emakumeentzat; kurtso berria 2018ko irailan eta urrian
Bizieskola emakumeentzat programaren edizio berria hasiko da irailan eta urrian.
Ikastaroetan izena emateko 010 telefonora deitu behar da (948 420 100 Iruñetik kanpo), abuztuaren 27tik iralaren 3ra (biak barne)
Ikastaroan guztira 8 saio izanen dira, mailaka banatuta eta goizez edo arratsaldez.
Ikastaroaren prezioa: 10 €
1.Maila, hastapen-maila: Ikasi bizikletan ibiltzen.
Bizikletan ibiltzen ez dakitenentzat. Zirkulazioari itxita dagoen zirkuitu batean.
Behin maila hori gaindituta, 2. mailara pasako da
2.Maila, trebatze-maila: Bizikleta gidatu
Bizikletan ibiltzen jakin arren gidatzean kontrol handiagoa eduki nahi dutenendako: Frenoak eta martxak nola erabili, distantziak kontrolatzea oztopo finko zein mugikorrekin, etab., zirkulaziorik gabeko zirkuituan.
Behin maila hori gaindituta, 3. mailara pasako da.
3.Maila, maila aurreratua: Kalean gidatzeko oinarrizko prestakuntza, oinarrizko mekanika eta ibilbideen plangintza.
Hirian barna zirkulatzeko praktikak. Baretutako hiriguneetan eta benetako zirkulazioarekin.
Ezin da zuzenean maila honetan izena eman, bakarrik aurreko maila gaindituta parte hartu ahal izango da