
26 Nov Helduentzako hiri-txirrindularitzako lantegietan izena emateko epea ireki egin da
Azaroaren 26tik abenduaren 11ra, helduentzako Hiri-txirrindularitzako lantegietan izena emateko epea irekita egonen da. Ekintza bakoitzeko bi saio ezberdin egonen dira eta lantegien edukia honako hau da:
EZAGUTU ZURE BIZIKLETA
- Nola erabili aldagailuak, nola jarri eta kendu gurpilak, nola garraiatu bizikleta, nola konpondu zulaketa bat, garbiketa eta mantentze-lanak, etab. (norberaren bizikleta ekartzea gomendatzen da)
- taldea
Eguna: Abenduak 13, osteguna
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- taldea
Eguna: Abenduak 14, ostirala
Ordua: 11:00 – 13:00
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
IBILBIDE SEGURUAK
- Zein da biderik errazena etxetik beste nonbaitera joateko, unibertsitatera, lanera, haurren eskolara, paseo bat ematera …?
- Ezagutu araudia: nondik zirkulatu daiteke?, zein dira abiadura-mugak?…
- Bizikleta erabiltzearen abantailak eta desabantailak, eta beste garraio-motekin konbinatzeko aukerak.
- taldea
Eguna: Abenduak 20, osteguna
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- taldea
Eguna: Abenduak 21, ostirala
Ordua: 11:00 – 13:00
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
SEGURTASUN/MUGIKORTASUN-ELEMENTUAK
- Giltzarrapo-motak eta giltzarrapoa nola jarri.
- Osagarriak: argiak, txirrinak, parrilak, alportxak, etab.
- Jantziak: txalekoak, ur-arropak, etab.
- taldea
Eguna: Abenduak 27, osteguna
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
- taldea
Eguna: Abenduak 28, ostirala
Ordua: 11:00 – 13:00
Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Izena emateko 010 telefonora deitu behar da (948 420 100 Iruñeaz kanpotik deituz gero)