Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorrak, hirian bizikletaren erabilera sustatu nahian, interesa du bizikleta-aparkaleku babestu eta txandakakoen sare bat osatzeko, herritarrek lasaitasun osoz utz ditzaten bertan beren bizikletak, jakinda zainduta daudela; izan ere, tokia itxita dago eta sarbideak kontrolpean daude, bideozaintzaz, bai eta bandalismo-egintzez edo lapurretez babesturik ere.
Liburutegi nagusian (Mendebaldea) izan da erabilgarri txandakako lehen aparkalekua (probaldian), 2017ko martxotik, 2018ko irailera bitarte.