Bidegorri tarte berria: Gipuzkoako etorbidea, trenbidearen gaineko zubia-Santa Engrazia

Bidegorri tarte berria: Gipuzkoako etorbidea, trenbidearen gaineko zubia-Santa Engrazia

Bideo-albistea https://youtu.be/Vh6xEefzkrY

Esku-hartze honek noranzko biko 160 metroko bidegorri babestuko tarte bat sortu du, eta hari esker trenbidearen gaineko zubia gurutzatu daiteke, eta zirkulazio-errei bakoitzaren zabalera 3,45 metrora laburtu da, ibilgailu motordunen abiadura murrizteko.

Esku-hartze honen bidez Iparraldeko azpiegitura ziklistekin bat egin daiteke (Berriozar eta Buztintxuri auzoa), lotura horretarako oztopo bat gaindituta: trenbidearen ibilbidea eta horien gainetik gurutzatzen duen zubia, hain zuzen, orain arte ez baitzegoen alternatibarik.

Bidegorriak 2,90 metro ditu: 2,50 metro noranzko biko bidegorriarentzat, eta 40 cm ibilgailu motordunen zirkulaziotik bereizteko, bereizgailu eta oztopo-zutoinen bidez.

Santa Engrazia kaleko etxebizitzetatik hurbilen dagoen tartean debekatu egin da ibilgailuz bertara sartzea, hala oinezkoek erabiltzeko gune berri bat nola bidegorriarendako espazioa gaitzeko.

Proiektuaren hiru tarteen hasierako planoa.

 

 

 



Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies