oinezkoentzako pasabide berdeak

oinezkoentzako pasabide berdeak

Proiektu pilotu hau oinezkoendako pasabidearen aurreko eremuan berdegune bat sortzean datza

Jarduketa honek bidegurutzearen ikusgaitasuna handitzen du, pasabidearen aurreko aparkatze-plaza kentzen delako eta haren ordez ureztatzerik gabeko lorategi bat jarriko dutelako, klima-aldaketaren aurrean egokitzeko gaitasunak dituena: izan ere, CO2-a finkatzen du, eta geroz eta ohizkoagoak diren euri jasa bizietan isurketa prebenitzen du.

Landare-espezieak, Lorategietako zerbitzuak aukeratuta, ur gutxi behar dute eta gure klimara egokituta daude: gurbitza, neguan koloreak eta fruituak ematen dituena, udaberrian lore horiak dituen betibiziak, eta luma belarra.

 

 

Hiri-drainatze-sistema jasangarria duten lorategi mota hauek ingurumenaren kalitatea hobetzen dute, landare-azalera handitzeari eta lurrera itzuli baino lehen euri-ura iragazteari esker, eta babesleku dira intsektu polinizatzaileentzat eta beste zenbait espezieentzat, hartara, hiriko biodibertsitatea handituz.



Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies