Bizieskola Helduentzat

Oro har, txikitan ikasten dugu bizikletan ibiltzen, baina bada aukera hori izan ez duenik ere.

Udal politikek apustua egin dute bizikleta garraiobide moduan erabiltzen duten emakumeen kopurua handitzeko, elementu eraldatzaile gisa, emakumeak gizartearen % 52 baitira.

Jasotako azkeneko datuen arabera, bizikletan ibiltzen direnen % 64 gizonezkoak dira, eta % 36, emakumeak; gainera, emakumeek, gehienetan, espaloitik ibiltzea aukeratzen dute.

GIZONAK

64%

EMAKUMEAK

36%

MAILAK

1. MAILA

Hastapen-maila

Ikasi bizikletan ibiltzen.

Bizikletan ibiltzen ez dakitenentzat. Zirkulazioari itxita dagoen zirkuitu batean.

Behin maila hori gaindituta, 2. mailara pasako da..

 

2. MAILA

Trebatze-maila

Bizikleta gidatu.

Bizikletan ibiltzen jakin arren gidatzean kontrol handiagoa eduki nahi dutenendako: Frenoak eta martxak nola erabili, distantziak kontrolatzea oztopo finko zein mugikorrekin, etab., zirkulaziorik gabeko zirkuituan.

Behin maila hori gaindituta, 3. mailara pasako da.

 

3. MAILA

Maila aurreratua

Kalean gidatzeko oinarrizko prestakuntza, oinarrizko
mekanika eta ibilbideen plangintza
.

Hirian barna zirkulatzeko praktikak. Baretutako hiriguneetan eta benetako zirkulazioarekin.

Ezin da zuzenean maila honetan izena eman, bakarrik aurreko maila gaindituta parte hartu ahal izango da.

Bitxikeria

1896an, New York World egunkarirako elkarrizketa batean, Susan B. Anthonyk zera esan zuen: “Bizikletak munduko beste ezerk baino askoz gauza gehiago egin du emakumearen emantzipazioaren alde”. Izan ere, XIX. mendeko emakume askorentzat bizikleta edukitzeak berekin ekarri zuen hirugarrenen laguntzarik gabe joan-etorriak egiteko askatasuna edukitzea, eskura zuten bi gurpileko ibilgailu baten bidez.

“Askatasun-makina” deiturikoak iraultza ekarri zuen, garai viktoriarrean, bizikleta erabiltzen hasi ziren emakumeen janzkeran ere.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies