Biziz

Bizikleten alokairurako sistema publikoa. Oinarriak eta aparkalekuak

BIZIKLETENDAKO LUR GAINEKO APARKALEKUAK  Aparkaleku hauek bizikleta norberen giltzarrapoarekin segurtasunez lotzeko erraztasuna ematen dute.

Egun jartzen ari diren aparkalekuen modeloa “unibertsala” edo   U alderantzikatua da eta bakoitzean 6 bizikleta lotu daitezke.

 

 

Guztira 4.740 bizikleta lotzeko, 790 aparkaleku daude hirian.

Aparkalekuak mapan kokatzeko esteka 

BIZIZ ZERBITZUARI BURUZKO OHIKO GALDERAK
ALTA HARTZEA
  • Beharrezkoa al da nortasun agiria izatea? Ez, aski da sistema erabiltzeko identifikazio-txartela izatearekin.
  • Zer egin behar dut txartela eskuratzeko? Eskatu ezazu hemen zehazten diren banaketa guneetan.
  • Zenbat balio du? Zerbitzua doakoa da.
ERABILERA
  • Nork erabiltzen ahal du zerbitzu hau? Adinez nagusiek eta baimena duten 12 urtetik gorako adingabeek.
  • Zenbat denboraz erabil daiteke bizikleta? Gehienez ere 4 orduz. Egunean bizikleta bat baino gehiago har daiteke, baina bat utzi eta bestea hartu arte 20 minutu itxoin behar da.
  • Bizikletan gauzarik edo pertsonarik garraiatu daiteke? Bizikletak saski bat dauka, eta bertan hainbat objektu garraiatu daitezke, betiere handiak ez badira. Debeku da, bestalde, bidaiariak garraiatzea.
  • Kaskorik jantzi behar al da? Komenigarria da kaskoa beti jartzea, eta, argia apal izanez gero, baita txaleko islatzailea ere. Nolanahi ere, kaskoa ez da nahitaezkoa, salbu hiritik kanpo.
  • Nora joan naiteke bizikletaz? Zuk nahi duzun tokira, betiere zirkulazio-arauekin bat eta Iruñeko udal-mugartearen barruan.
BIZIKLETA HARTZEA
  • Zer gertatzen da bizikleta garaiz itzuli ezean? Erabiltzaileari zehapen bat ezarriko zaio, eta horren ondorioz ezin izanen du zerbitzua erabili 48 orduz.
  • Non utz dezaket bizikleta? Aparkatu ahal duzu, eta giltzarrapoa jarri, eragozpenik sortzen ez duen edozein tokitan, salbu eta zuhaitzetan edo bankuetan (bizikletak badu giltzarrapo bat). Bizikleta itzultzeko geltoki batera joan behar duzu.
  • Eta geltokian tokirik ez badago? Zer egin behar dut? Lotu giltzarrapoaz geltokiko beste bizikleta bati, utzi giltzarrapoaren giltza geltokiko postontzian eta 900 900 722 doaneko telefonoan abisua eman.
GORABEHERAK
  • Matxurarik edukiz gero, zer egin behar dut? Lehenbailehen deitu 900 900 722 telefonora.
  • Zer egin behar dut bizikleta lapurtzen badidate? 900 900 722 telefonoan horren berri eman eta Polizian salaketa jarri.
  • Zer egin behar dut txartela galduz gero? Txartela norberarena da; hortaz, galdu duzula 900 900 722 telefonoan ohartarazi behar duzu, txartela baliogabetu dezaten, eta txartel berri bat eskatu behar duzu. Lehenbailehen deitu.
ALDI BATERAKO ERABILERA
  • Zer da Aldi baterako Txartela? Aldi baterako Txartelak aukera ematen du Biziz zerbitzua astebetez erabiltzeko, sisteman alta hartu gabe.
  • Nork erabiltzen ahal du zerbitzu hau? Adinez nagusiek eta 12 urtetik gorako adingabeek nagusi batek lagunduta.
  • Zenbat balio du eta non eskuratu daiteke? Txartelak 3 € balio du eta kreditu txartelaren bidez ordainduta jaso daiteke Zezen Plazako (Arrieta kalea) eta Gaztelugibeleko (Pio XII.aren etorbidea, Armada etorbideko gurutzean) geltokietan.
  • Zenbat denboraz erabil daiteke bizikleta? Gehienez ere 4 orduz jarraian. Egunean bizikleta bat baino gehiago har daiteke, baina bat utzi eta bestea hartu arte ordu erdi bat itxoin behar da.
  • Nola har dezaket bizikleta bat geltoki batean? Bertan egin beharreko egiaztapenak. Bizikleta zein zutoinetan lotuta egon eta bertan dagoen irakurgailutik pasa aldi baterako txartela. Zutoinean argi berde keinukari bat piztuko da eta txistu bat entzungo da, eta, ondoren, sistemak bizikleta bat desblokeatuko du. Lotunetik askatu eta egoera onean dagoen egiaztatu beharko duzu. Horretarako, azkar batean aztertu balaztak, katea, argiak, etab. Aulkia zure neurrira egokitu eta… eragin pedalei!

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies