Erabilera herritar guztien eskura dago, herritar-txartela baliatuta. Zerbitzua erabiltzeko, alta hartu behar da, eta horretarako izena emateko orria bete behar da, eta Udal-erregistro batean aurkeztu eskabide batekin batera.

Bizikleta maileguz hartzeko zerbitzua doakoa da sisteman alta hartu duten erabiltzaile guztientzat.
Aldi baterako txartelaz baliatzeko zerbitzuaren truke 3 € ordaindu behar dira.
Astelehenetik igandera
Bizikleta bat euskarritik askatzeko nahikoa da horretarako gaitutako herritar-txartela hurbiltzea lotura-zutoinean den irakurgailura. Sistemak txartela ezagutzen duenean txistu eginen du eta bizikleta askatu.
Kontuz! Bizikletatik tira egin baino lehen, itxaron segundo batzuk, txistua ozenkiago izan arte!
Bizikleta lau orduz jarraian erabil daiteke gehienez ere, eta berriz ere baliatzen ahalko da zerbitzua, bizikleta itzuli eta 20 minutu igarotakoan.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR