Bizilagunendako bizikleta-aparkalekua Urzainki kaleko 14. Zenbakian kokatua dago.
Guztira 170 toki daude aparkatzeko eta 168 m2ko azalera du.
Halaber, bizikleten gurpilak puzteko eta oinarrizko konponketa-lanak egiteko gune bat du.
Bideokameraz zaindutako aparkalekua da eta 24 orduz erabili ahal izango da.
Esleipen prozesuak honako faseak izango ditu:
LEKU BAT LORTZEKO BETEKIZUNAK:
- Nahitaezkoa da Arrotxapean erroldatua egotea.
- Eskaerak Udal-Erregistroaren bidez tramitatuko dira.
- Izena emateko hurrenkera ez da aintzat hartuko eskaerak baloratzerakoan; bai, ordea, honako irizpide hauek: errenta, aparkalekurako distantzia eta eskatzaileak bizitoki duen eraikinaren oztopo arkitektonikoak.
Leku guztiak hasiera batez esleitu ostean, itxaron-zerrenda bat osatuko da geroago jasotzen diren eskaera berriekin, esleipenirizpide berak aintzat hartuz.