Bidegorriak

Bizikletendako ibilbideen oinarrizko sare bat sortu dugu ardatz nagusietan

Helburua da bizikletendako ibilbideen oinarrizko sare bat sortzea ardatz nagusietan, eta hori bigarren mailako sare batekin osatzea.

Bidegorriek berekin dakarte bide publikoaren zati bat okupatzea, horregatik kasuan-kasuan baloratzen da bidegorria den aukerarik onena eta posible den hori sortzea. Izan ere, badira beste zenbait modu, bizikleta zirkulazioan txertatzeko, ez dutenak eskatzen banaturiko bidegorririk (ohiko zirkulaziotik isolatua), izan noranzko bakarrekoa edo bikoa. Ondoko zirkulazioaren abiadurak ere eragina izango du bidegorria gaitzeko premia baloratzean.

 

Barne Ministerioak eta DGTak 2000an argitaratutako Manual de recomendaciones de diseño, infraestructura, señalización, balizamiento, conservación y mantenimiento del carril bici eskuliburuaren gomendioekin bat, honako irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

Izango lukeen erabilera potentziala aztertzea, instalazioa hobetzeko.

Eremu horretan interesa duten ahalik eta lagun gehienek erabiltzeko modukoa izatea, hots, adin eta egoera fisiko askotariko erabiltzaile potentzialek erabiltzeko modukoa, eta ahalik eta ibilbide erakargarriena eskaintzea.

Biderik laburrena bilatzen duen ibilbidea izatea, abiapuntu eta jomuga diren toki nagusiak lotuta, betiere segurtasuna bermatuta bidegurutze eta elkargunetan.

Itzulinguruak eta geldialdiak askotan egin beharra saihestea, konpentsatzeko bizikletaren abiadura geldoagoa (beste ibilgailuekin alderatuta).

Diseinua egitean, ahal dela saihestea ibilgailu motordunekiko bidegurutzeak eta elkarguneak.

Bizikletaren erabilerara doitutako geometria aintzat hartzen duen diseinua egitea, argiztapenaz, zoruaz eta seinalizazioaz bezainbatean bete beharreko irizpideekin bat.

Gehiegizko aldapak saihestea.

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies