Bizikleta eskolan

Hezkuntza-programa Iruñean eginen da ikasturte osoan zehar

Programaren hezkuntza-metodologia, hala Europan nola Espainian urteetako eskarmentuduna, Bikeability eredu ingelesean oinarritzen da, eta ikastetxe askotan egin dira hori gauzatzeko probak.

Helburuen artean garrantzitsuena ikasleak gaitzea da, ikastetxera segurtasun, autonomia eta konfiantzaz joan daitezen.

 

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago. Ikasgaien sakontasuna eta trinkotasuna egokitu egiten dira talde bakoitzeko ikasleen gaitasunen arabera.

 

Ikastaroak 6 ordu irauten du, 2 orduko 3 saiotan banaturik. Programa 3 unitate-didaktikotan planifikaturik dago, 3 ikaskuntza-maila ezberdin eta progresiboei dagozkienak, betiere aukera emanda aurretiko gaitze-fase bat egiteko.

SAIOAK

1. SAIOA

Bizikleta ezagutu

Ikastetxeko ikasgelan

Programaren berri emanen da: zirkulazioa eta bizikletaren segurtasun-elementuen aurretiko txekeoa.

.

.

.

.

.

.

.

.

2. SAIOA

Gidatu bizikleta

Ikastetxeko patioan

Egiaztatuko da ikasleek badakitela bizikletan ongi ibiltzen zirkuitu itxi batean.

Pauwels-testa: Ikasleek zirkuitu bat eginen dute denbora jakin batean eta oztopoak gaindituta.

.

.

.

.

.

.

3. SAIOA

Ibili bizikletan

Bidegorrian edo zirkulaziorik gabeko bigarren mailako bide publikoan

Taldeka aterako gara, prestakuntza-jarduerako monitoreek lagunduta eta haien babesarekin.

Honako alderdi hauek jorratuko ditugu: kalean non kokatu, nola egin seinaleak modu eraginkorrean, zirkulazio-seinaleak, nola egin egiaztapenak (begiratuz eta entzunez) eta angelu itxiak ekiditea.

Talde bakoitzean gutxienez 10 ikaslek parte hartuko dute, eta gehienez, 30ek, eta 15 ikasle bakoitzeko 2 monitore arituko dira.
Aukeran, honako prestakuntza hauek ere jaso daitezke:
  • Aurretiko prestakuntza: Ikasi bizikletan ibiltzen

  • Jarduera hau eskolako ordutegitik kanpo eginen da. Bizikletan ibiltzen ez dakitenei zuzendua. Helburu nagusia da ikasle horiek besteen mailaren parera iristea, ikasgelako jardueretan hasi baino lehen.
  • Prestakuntza eta bilerak ikastetxeko familiekin eta irakasleekin

  • Xedea: zalantzak uxatzea, bizikleta haien seme-alabentzat garraiobide segurua dela ikusaraztea, eta pasealdiak bizikletan egitea kontuan har dezatela.

Programak parte-hartzaile guztien eskura jartzen ditu bizikletak. Hala eta guztiz ere, komeni da bakoitzak berea eramatea, hobeki ezagutzen duelako.

Programak badu parte-hartzaile guztiak babesten dituen berariazko aseguru bat, hala istripuarengatiko bermeak nola osasun-laguntza barne hartzen dituena.

Jarduerak guztiz doan dira eta gaztelaniaz zein euskaraz egin daitezke.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies