Garraio Publikoa

Garraio publikoa Iruñeko eta Iruñerriko lagunen garraio-premiei irtenbide ematen dien garraio-sistema da.

Garraio kolektiboa aukerarik ekologikoena eta solidarioena da hirian egiten diren joan-etorrietarako; izan ere, ibilgailu pribatuek hiriak kolapsatzen dituzte gaur egun.

Iruñerriko garraio publikoaren mapa
Limitación de acceso – Amabilización I Ensanche – Zona exclusiva Bus-Bici

Iruñeko Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Toki Itunean (2005) adierazitakoarekin bat, garraio publikoak bigarren tokia hartzen du garraiobideen erabilera eta sustapena zedarritzen dituen hierarkian, oinezkoen atzetik eta bizikleten aurretik.

Garraio publikoaren eskumenen titulartasuna Iruñerriko Mankomunitatearena da. 

2015. urtean, joan-etorriak, guztira, 34 milioi baino gehiago izan ziren.

TARIFAK (IM Tarifak)

  • Tiket arruntaren prezioa 1,35 € da (2017).
  • Tiketaren prezioa diru-txartela erabiliz gero 0,70 € da.
  • Badira tarifa bereziak, Garraio Txartel Pertsonalizatua izanez gero aplikatu daitezkeenak (gizarte-tarifak)
  • Halaber, bada aukera hileko abonamenduak eskuratzeko murriztapenekin, gazteendako eta familia ugariendako.

 

TGARRAIO PUBLIKOKO TXARTELAK (IM Txartelak)

  • Txartel izengabea edo diru-txartela
  • Txartel pertsonalizatua
  • Herritar-txartela

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies