Pertsonendako, ibiltzea da joan-etorriak egiteko modurik naturalena. Oinez ibiltzea oso egokia da gorputza aktibatzeko, osasuna hobetzeko eta sedentarismoa ekiditeko.
Gure hirian, joan-etorrien ia erdiak oinez egiten dira, distantziak laburrak direlako; baina estatistiskek aditzera ematen digute horiek behera egin dutela azken urteotan. Egun, hirian barnako joan-etorrien % 42 oinez egiten dira.
Iruñeko Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Toki Itunak (2005) oinezkoak kokatzen ditu garraiobideen piramidearen goialdean, garraio publikoaren eta bizikletaren aurretik, eta azkeneko tokian uzten du ibilgailu pribatua.
Oinez ibiltzen garenean, aukera daukagu xehetasunei erreparatzeko, hurbileko dendetara joateko, elkarri hitz egiteko, azken batean, kalea bizitzeko.
Oinezkoena lokomozio-bide bat ez ezik, funtsean hiria sortzeko modua ere bada, hiri-ekintzaren bereizgarri diren elkarbizitza eta komunikazio-harremanak ezartzekoa.
Iruñean paseoan ibiltzea beti izan da, eta jarraitzen du izaten, hiriaz gozatzeko modu bat.
Oinezkoen mugikortasuna sustatzearen bitartez hiri jasangarriagoak lortu nahi ditugu, halakoak non oinezkoek hirigunea berreskuratuko baitute, hartara bizi-kalitatea hobetuz eta joan-etorriak erraztuz.