Eskola Bideak

Adingabeak segurtasunez eta autonomiaz ikastetxeetara iristea nahi dugu

Iturramako Eskola-bideak 2017-18
Mugikortasun-eredu berri bat lortzeko proposatutako helburuen barruan, Udalak bultzada eman nahi dio adingabeak segurtasunez eta autonomiaz mugitu ahal izateari ikastetxeetara iristeko; horretarako, ibilgailu motordun pribatuetan egiten diren joan-etorriak murriztu nahi ditu, eta horrenbestez, horiek eragiten dituzten arriskuak.

Laguntza teknikoa kontratatu da, eta 2017ko ekaina eta abenduaren artean izango da jardunean:

Auzoan oinez ibiltzeko aukeren gaineko indizea aztertuko du (joan-etorriak oinez egiteko erraztasuna).
Analisi hori oinarri hartuta, eskola-bide seguruendako 2 proiektu diseinatuko dira, 2 ikastetxerendako –Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailara bitarteko ikasleendako–; diseinu-prozesu horren lan-metodologiak barne hartu beharko ditu talde eragilea eta ikastetxeko eragileak (gurasoak, irakasleak, irakasle ez diren langileak).
Ibilbideak finkoa izan beharko du, erraz antzematekoa, eta ezingo du hartu joan-etorriak egiteko beste moduek baino denbora gehiago.
Kanpoko laguntzak ikastetxeko lantaldearekin batera sortuko du kronograma bat, bertan adierazita gauzatu beharreko jarduketak eta horien datak, betiere ikasleen, familien eta ikastetxearen erritmo eta beharrei egokituta.
Argibide-saioak egingo dira mugikortasunaren eta proiektuaren inguruan, bilerak eta aldez aurretiko inkestak, mugikortasunari buruz, ikastetxean. Halaber, proiektuan erabiltzeko moduko metodologia-gida bat emango da.
caminos-escolares2
Lortutako emaitzak aintzat hartuta, laguntza teknikoak eskola-bideen eredu bat diseinatuko du, eta hori abiatzeko proposamen bat helaraziko dio talde eragileari.  Bideek honelakoak izan beharko dute:

 

  • Seguruak: lehentasunezkoa da inolako istripurik ez gertatzea.
  • Autonomoak: haurren autonomia garatu beharko dute.
  • Diziplinatuak: funtzionamendurako arau argiak izan beharko dituzte, taldekideek bere gain hartzen dituztenak, betiere osagai ludikoa aintzat hartuta.
  • Erakargarriak: taldearen identitatea indartzen duten bereizgarriekin.
  • Interesgarriak: halako moduan non haurrek, egunero, berritasunen bat ikusiko dieten.
  • Iradokitzaileak: zeinen bitartez mugitzeko beste modu bat aurkituko duten.
  • Esanguratsuak: betiko gogoan izango dituztenak.
  • Serioak: ez da ahaztu behar zein diren eskola-bideen helburuak.

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak laguntza emango du ikastetxean eskola-bidearen proposamena abiatzeko, 2017-2018ko ikasturtean, betiere laguntza teknikoko taldeak materiala eman eta gero.

TXANOGORRITXU BAKARRIK DABIL

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies