Mugikortasunaren hilabetea

Zeure hiria partekatu, kaleetako bizitasuna helburu

2017KO IRAILA – MUGIKORTASUNAREN HILABETEA. ZEURE HIRIA PARTEKATU. KALEETAKO BIZITASUNA HELBURU

Urtero, Europako hiri askotan, Europako Mugikortasunaren Astea ospatzen da irailaren 16tik 22ra. Aste hori aukera bat da mugikortasun jasangarriko aukera berriak aurkeztu, airearen kalitatea hobetzera zuzendutako neurri berriak probatu, eta autoaren erabilera partikularra murrizteko.

Aurten, Mugikortasun Zerbitzuan mezua indartu nahi izan dugu, eta horretarako jarduerak egin ditugu irail osoan. Hiria atseginago eta bizigarriago egiteko jarduerak bultzatuko ditugu, eta ibilgailu motordunei egunero erabiltzen duten espazio publikoa kenduko diegu herritar guztiok espazio hori disfrutatu ahal izan dezagun.

Programazioaren barnean izango dira hitzaldiak, ibilaldiak oinez eta bizikletaz, informaziogune publikoak, mekanika lantegiak eta Bizikalea ekimenak (kalearen zati bat zirkulazioari itxi eta jolasgune bilakatzea, herritar guztiendako).

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies