Mugikortasuneko Zerbitzua

Bizitzeko hiria

Helburuak

Hiriko mugikortasunaren segimendua egin, berariazko azterlanak enkargatu eta jarduteko proposamenak diseinatzea.

Mugikortasuna diseinatzea Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, eta eredu berriaren inguruko prestakuntza eta hedapena planifikatzea.

Arauetan (Zirkulazio Ordenantza) behar diren aldaketen gidaritza, eta aldaketen sustapena udal-eskumeneko esklusiboak ez diren arauen kasuan (Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana).

Herritarren kontseiluen, Hiriko Kontseiluaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Behatokiaren erabakitzeko ahalmena sustatzea, mugikortasuna ukitzen duten esku-hartzeetan.

Bultzada ematea ibilgailuen zirkulazioa baretzeari eta bizikletaren erabilerari, horretarako baliatuz Udalaren arau-, ondare- eta tributu-tresnak.

Hiri Ekologiako Zerbitzuaren ingurumen-heziketako plana zabaltzea, mugikortasun jasangarria ere barne har dezan.

Nbici-BiziZ zerbitzuaren bideragarritasuna aztertzea eta proiektua birformulatzea, hiri-mugikortasuneko plan zabalago baten barnean sartuta.

Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.

Egungo bidegorri-sarea aztertu eta aldaketak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin elkarlanean.

Oinezkoen pasealekuak –inguruko herrietakoekin lotuak– egitea, Iruñeko auzoak elkarrekin modu seguru eta atseginean lotze aldera.

Jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.

Ekintzak

Aurretiazko ikerketak gauzatzea.

Lankidetzan aritzea arauak egokitzeko, betiere egungo hiri-mugikortasuna eraldatzeari begira.

BiziZ zerbitzuaren erabilera optimizatzea.

Ingurumen-hezkuntzako plana zabaltzea.

Bide seguruak sortzea.

Gaur egun dagoen bidegorrien sarea hobetzea.

Oinezkoendako pasealeku-sare bat osatzea, Iruñeko auzoak modu seguruan eta atseginean lotzeko.

Herritarrak modu jasangarrian eta eraginkorrean mugi daitezen sustatzen dugu, betiere oinez, hiri-garraioan edo bizikletan mugitzea lehenetsiz, garraio pribatu motordunaren aurretik.

Save

Kontaktua

Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoaetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra

San Pedro Monastegi Zaharra Uztarroze kalea, z/g. 31014 Iruña

948 42 09 74

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30-14:30 bitartean

Save

Save

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies