Araudia

Iruñeko Udalak mugikortasun elektrikoaren alde egiten du, berotegi-efektua eragiten duten gasen isuriak eta hiriko zarata murrizten laguntzen baitu, bai eta hiriko airearen kalitatea hobetzen ere. Horregatik, herritarren eskura ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jarri ditu Iruñean barna sakabanatuta.

Ibilgailu elektrikoak dira (IE) trakziorako motor elektriko bat edo batzuk erabiltzen dituzten ibilgailuak, zeinek energia elektrikoa pilatzen baitute sare elektrikoaren bitartez kargatzen diren bateria edo metagailuetan. Baterietan bildutako energia kimikoa energia elektrikoa bilakatzen da, eta gero, motore elektrikoaren bidez, energia mekanikoa bihurtzen da. Bateriak kargatzeko, ibilgailu elektrikoa korronte elektrikoko karga-zutoin bati lotu behar zaio, dela intentsitate baxuko bati (karga geldoa) dela intentsitate handiko bati (karga azkarra).

Ezaugarri bat aipatzekotan, esan beharra dago ibilgailu elektrikoak ez duela batere kutsadurarik sortzen hiriguneetan, ez baitu isurpen kutsagarririk egiten. Aipatzekoa da, bestalde, ez duela kutsadura akustikorik sortzen, salbu eta ibilgailuaren errodadurak ezinbestez eragiten duena.

HOBARIA IBILGAILU MOTORDUNEN ZIRKULAZIO ZERGAN IRUÑEKO UDALA

SALBUESPENAK, APARKATZE MUGATUKO ETA MURRIZTUKO EREMUETAN APARKATZEKO MURRIZKETEZ BEZAINBATEAN

Neurri horren barruan sartzen dira % 100ean elektrikoak diren ibilgailuen titularrak, hots, barne-errekuntzako motorrik ez duten ibilgailuenak (elektrikoak, hidrogenoko erregai-pilakoak eta zuzeneko isurketarik egiten ez dutenak)*.

Ibilgailuak fabrikaziotik izan daitezke elektrikoak edo sistema elektrikora egokitutakoak.

* Ibilgailu hibridoek, beraz, ezin dute eskatu salbuespen horren barruan sartzea.

Ibilgailuak doan eskuratuko dute aparkatzeko bereizgarri bat, Iruñeko Udalak emana, non egiaztatuko baita “ibilgailu elektrikoaren” izaera; hori ibilgailuan ikusgai paratuta, eremu urdinetan, gorrietan, laranjetan eta mugatuetan aparkatzen ahalko du, denbora-mugarik gabe, betiere ez bada debekatu arau orokor edo partikular baten bidez.

Salbuespen horren adierazle izango da eranskailu gorri bat, Iruñeko Udalak ibilgailuaren titularrari emango diona. Eranskailu horrek aitortzen dituen eskubideak Iruñean soilik baliatu daitezke.

 

Izapidea

Izapidea aurrez aurrez egin daiteke, Iruñeko Udaleko edozein erregistrotan: Ikusi

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskabide orokorra.
  • Zirkulazio-baimena.
  • NANaren fotokopia.

Informazio gehiago nahi izanez gero Iruñeko Herritaren Segurtasuna helbide elektroniko honetara zuzendu: seguridadciudadana@pamplona.es , edo eta honako telefonora deitu Tf: 948420601

Aparkatzeko salbuespenerako pegatina gorria duten auto elektrikoen  zenbaki kopurua. Iruñeko Udala (06-2021)

Argibide gehiago

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies