Nola mugitu?

Iruñean barna mugi zaitez

Hiri baten bizimodua bere herritarren mugikortasunak zedarritzen du, besteak beste. Horien segurtasuna, eraginkortasuna eta jasangarritasuna  gako dira hiri eta espazio publiko bizigarriak lortzeko, mugitzen garen moduan mugitzen garela –oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo pribatuan–.

Iruñean barna mugi zaitez

Mugikortasuna eta osasuna

Azkarra eta jasangarria

Kalitatezko sare publikoa

Baliabideak optimizatzen

Iruñerrian barnako bidaiak garraiobidearen arabera

1996

OINEZ

%43,77

GARRAIO PUBLIKOA

%14,4

IBILGAILU PRIBATUA

%36,8

BESTE ERA BATZUK

%5,1

2016

OINEZ

%42,1%

GARRAIO PUBLIKOA

%12,7

IBILGAILU PRIBATUA

%41,1

BESTE ERA BATZUK

%4,1

BIZIZ ZERBITZUARI BURUZKO OHIKO GALDERAK
ALTA HARTZEA
  • Beharrezkoa al da nortasun agiria izatea? Ez, aski da sistema erabiltzeko identifikazio-txartela izatearekin.
  • Zer egin behar dut txartela eskuratzeko? Eskatu ezazu hemen zehazten diren banaketa guneetan.
  • Zenbat balio du? Zerbitzua doakoa da.
ERABILERA
  • Nork erabiltzen ahal du zerbitzu hau? Adinez nagusiek eta baimena duten 12 urtetik gorako adingabeek.
  • Zenbat denboraz erabil daiteke bizikleta? Gehienez ere 4 orduz. Egunean bizikleta bat baino gehiago har daiteke, baina bat utzi eta bestea hartu arte 20 minutu itxoin behar da.
  • Bizikletan gauzarik edo pertsonarik garraiatu daiteke? Bizikletak saski bat dauka, eta bertan hainbat objektu garraiatu daitezke, betiere handiak ez badira. Debeku da, bestalde, bidaiariak garraiatzea.
  • Kaskorik jantzi behar al da? Komenigarria da kaskoa beti jartzea, eta, argia apal izanez gero, baita txaleko islatzailea ere. Nolanahi ere, kaskoa ez da nahitaezkoa, salbu hiritik kanpo.
  • Nora joan naiteke bizikletaz? Zuk nahi duzun tokira, betiere zirkulazio-arauekin bat eta Iruñeko udal-mugartearen barruan.
BIZIKLETA HARTZEA
  • Zer gertatzen da bizikleta garaiz itzuli ezean? Erabiltzaileari zehapen bat ezarriko zaio, eta horren ondorioz ezin izanen du zerbitzua erabili 48 orduz.
  • Non utz dezaket bizikleta? Aparkatu ahal duzu, eta giltzarrapoa jarri, eragozpenik sortzen ez duen edozein tokitan, salbu eta zuhaitzetan edo bankuetan (bizikletak badu giltzarrapo bat). Bizikleta itzultzeko geltoki batera joan behar duzu.
  • Eta geltokian tokirik ez badago? Zer egin behar dut? Lotu giltzarrapoaz geltokiko beste bizikleta bati, utzi giltzarrapoaren giltza geltokiko postontzian eta 900 900 722 doaneko telefonoan abisua eman.
GORABEHERAK
  • Matxurarik edukiz gero, zer egin behar dut? Lehenbailehen deitu 900 900 722 telefonora.
  • Zer egin behar dut bizikleta lapurtzen badidate? 900 900 722 telefonoan horren berri eman eta Polizian salaketa jarri.
  • Zer egin behar dut txartela galduz gero? Txartela norberarena da; hortaz, galdu duzula 900 900 722 telefonoan ohartarazi behar duzu, txartela baliogabetu dezaten, eta txartel berri bat eskatu behar duzu. Lehenbailehen deitu.
ALDI BATERAKO ERABILERA
  • Zer da Aldi baterako Txartela? Aldi baterako Txartelak aukera ematen du Biziz zerbitzua astebetez erabiltzeko, sisteman alta hartu gabe.
  • Nork erabiltzen ahal du zerbitzu hau? Adinez nagusiek eta 12 urtetik gorako adingabeek nagusi batek lagunduta.
  • Zenbat balio du eta non eskuratu daiteke? Txartelak 3 € balio du eta kreditu txartelaren bidez ordainduta jaso daiteke Zezen Plazako (Arrieta kalea) eta Gaztelugibeleko (Pio XII.aren etorbidea, Armada etorbideko gurutzean) geltokietan.
  • Zenbat denboraz erabil daiteke bizikleta? Gehienez ere 4 orduz jarraian. Egunean bizikleta bat baino gehiago har daiteke, baina bat utzi eta bestea hartu arte ordu erdi bat itxoin behar da.
  • Nola har dezaket bizikleta bat geltoki batean? Bertan egin beharreko egiaztapenak. Bizikleta zein zutoinetan lotuta egon eta bertan dagoen irakurgailutik pasa aldi baterako txartela. Zutoinean argi berde keinukari bat piztuko da eta txistu bat entzungo da, eta, ondoren, sistemak bizikleta bat desblokeatuko du. Lotunetik askatu eta egoera onean dagoen egiaztatu beharko duzu. Horretarako, azkar batean aztertu balaztak, katea, argiak, etab. Aulkia zure neurrira egokitu eta… eragin pedalei!
BIZIKLETEN INGURUKO ARAUDIA
ORDENANTZA ETA ARAUDIAK

Zein arauk zedarritzen dute bizikletaren erabilera hirian?

BETEBEHARRAK ETA GOMENDIOAK
  • Zer bete behar du bizikleta batek hirian ibili ahal izateko?

Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin bat, honako hauek bete behar ditu:

    • Galgatzeko sistema egokia eduki behar du, aurreko zein atzeko gurpilei eragiten diena.
    • Posizio-argiak eduki behar ditu, aurrean zein atzean, bai eta atzeko katadioptrikoa ere, honako egoera hauetan erabiltzeko: gauez, «tunel» seinalea duten bide-tarteetan eta ikuspena asko murrizten duten metereologia edo eguraldiko baldintzak gertatzen direnean.
    • Txirrina eduki behar du.

Segurtasunaren hobe beharrez, honako hau gomendatzen da:

    • Kaskoa erabiltzea.
    • Txaleko islatzailea jartzea gauez edo ikuspen urria denean.
    • Argi egokiak erabiltzea, besteek ikusten zaituztela bermatze aldera.
  • Bizikletaz ibiltzean, nahitaez erabili behar da kaskoa?

Trafiko Legearen arabera, hirian ez da derrigorrean kaskoa erabili behar, 16 urtetik beherakoen kasuan izan ezik. Derrigorrezkoa da, denontzat, hirien arteko bideetan. Nolanahi ere, hura erabiltzea aholkatzen da, garun-kalteak ekiditeko.

  • Bizikletek derrigorrean eduki behar dituzte txirrina eta argiak? Zer argi eta txirrina motak?

Bizikletek txirrina, argiak eta islatzaileak eduki behar dituzte, indarrean diren legeek ezarritako baldintzekin bat. Hartara, gomendatzen da argiak, islatzaileak eta kolore argiko jantziak erabiltzea, besteek ikusten zaituztela bermatzeko, segurtasunaren hobe beharrez, ziklisten istripu asko gertatzen baitira gidariek ikusten ez dituztelako.

  • Baimenik al dago bizikletetan haurrentzako aulkitxoak edo atoiak eramateko?

Bai. Bizikleten kasuan, baimena dago atoiak, erdiatoiak eta beste edozein elementu behar bezala homologatu erabiltzeko, haietan pertsonak edo zamak garraiatze aldera.

ZIRKULAZIOA
  • Ibil al daitezke bizikletak espaloietan eta oinezkoen guneetan?

Oro har, ez. Bizikletak horretarako prestaturik dauden espaloi eta parkeetan baino ezin dira ibili.

Ezin da ibili 10 km orduko baino abiadura handiagoan, eta errespetatu behar da, betiere, oinezkoek espaloi osoan duten lehentasuna. Ziklistak ezin badu oinezkoekin gutxienez metro bateko tartea gorde, bizikletatik jaitsi eta eskuz heldu behar dio.

Arreta are handiagoaz ibili behar da kantoietan eta honako hauen ondotik igarotzean: fatxadak eta atariak, garajeetako ibiak, autobus-geralekuak eta hondakin-edukiontziak.

Espaloia ez badago seinaleztatuta, ziklistak oinez joan behar du, bizikletari eskuz helduta. Gogoan izan galtzadan beti ibil daitekeela bizikleta gainean.

Parke publikoetan, pasealekuetan eta oinezkoen eremuetan bizikletaz ibil daiteke, betiere espaloi seinaleztatuetan ibiltzeko dauden muga berberak gordeta.

  • Bizikletaz, galtzadako edozein erreitan barna ibil daiteke? Eta erreiaren erdi-erditik?

Bai. Indarrean den arau-esparruaren arabera, bizikletak gainerako ibilgailuen parekotzat jotzen dira, eta, horrenbestez, komeni zaien galtzadako erreian barna ibil daitezke, erreiaren erdi-erditik egoki joz gero.

Halaber, gainerako ibilgailuek bezala, zirkulazio-arauak errespetatu behar dituzte: semaforoak, stopak, pasatzen uzteko seinaleak…

  • Ibil al daitezke bizikletak garraio publikorako erreserbaturik dauden erreietan barna?

Oro har, ez. Egin daiteke, bakarrik, seinaleen bidez berariaz baimendutako erreietan.

  • Ibil al daitezke bizikletak zirkulazio orokorraren noranzkoaren kontral?

Oro har, ez. Egiten ahal dute, bakarrik, autoentzako norabide bakarreko kaleetan, 30 km/h-ko abiadura-muga dutenetan, betiere, seinaleztatzen bada nahitaezko seinale batez.

  • Aurrea hartzen al diete bizikletek autoei semaforoetako geldiunetan?

Bai. Bizikletek aurrea hartzen ahal diete autoei gorri den semaforo batean geldirik daudenean, baina ezin dute semaforoan gelditzeko lerroa gainditu.

APARKALEKUA
  • Non aparka dezaket nire bizikleta?

Bizikletak horretarako paratutako euskarrietan aparkatu behar dira, behar den bezala lotuta. Baimena dago, baita ere, bizikletak hiri-altzarietan lotzeko, baldin eta euskarrietan toki librerik ez badago eta, betiere, honako baldintza hauek beteta: kasuan kasuko hiri-altzarian ezein kalterik ez sortzea, haren eginkizuna ez aldatzea eta ez oztopatzea ez oinezkoen zirkulazioa, ez irisgarritasuna, ez ibilgailuen zirkulazioa ere. Debeku da bizikletak lotzea zuhaitzetan, lorategi-ontzietan eta landare-hesietan.

  • Nola ekidin dezaket bizikleta lapur diezadaten?

Giltzarrapoa beti jarri, elementu zurrun bati lotuta. Bizikletaren koadroa lotu, eta, ahal dela, goiko aldetik.

Kalitatezko giltzarrapoa erabili: U itxurako giltzarrapo zurruna, artikulatua, etab. Kablezko edo zirgazko giltzarrapoak erraz ebaki daitezke. Merezi du diru gehixeago inbertitzea eta horrela lapurreta zailtzea.

Utzi bizikleta toki agerikoetan edo aparkaleku seguruetan. Aparkaleku segurua eskatu lantokian, enpresan, ikastetxean eta abarretan.

Bizikletaren erosketa-faktura gorde. Baliagarria izanen zaizu salaketa jartzeko. Fakturan serie-zenbakia apuntatu (pedalierraren kutxaren azpialdean grabatuta dago), eta faktura bizikletaren argazki batekin gorde.

Azkoin finkoak jarri itxigailu azkarren ordez. Batez ere, gurpiletan eta zelan.

IBILGAILU ELEKTRIKOA
ABANTAILAK
  • Badut abantailarik ibilgailu elektrikorik edukiz gero? Bai, izan ere, % 100ean elektrikoa den ibilgailu baten titular orok eskatzen ahal dio Iruñeko Udalari eranskailu bat, eta indarrean diren legeekin bat, horrek baimena ematen dio ibilgailu elektrikoa Iruñeko aparkatze-eremu arautuetan doan aparkatzeko.
APARKALEKUA
  • Zer da eranskailu gorria? Iruñean bakarrik erabiltzekoa den eranskailu bat da, eta bide ematen du ibilgailu elektrikoa aparkatzeko murriztapenik edo mugarik gabe aparkatze-eremu arautuetan (alde urdinak, laranjak, gorriak edo murriztuak).
  • Auto hibridoek ba al dute eskubiderik eranskailua eskuratzeko? Ez, bakarrik eskuratzen ahal dute % 100ean elektrikoak diren ibilgailuek. Eta ibilgailu hibridoak ez dira halakoak.
  • Bidea ematen al du DGTaren bereizgarri berdeak Iruñeko alde murriztu batean aparkatzeko? Ez, Iruñean horretarako balio duen bakarra Udalak berak ematen duena da. DGTaren txartelak aintzat hartzen ditu, baita ere, %100ean elektrikoak ez diren ibilgailuak. Aparkatzearen arautzea Iruñeko Udalaren eskumena da.
BIRKARGATZEA
  • Ba al dago ekimen berririk aurreikusita karga-zutoinak paratzeko? Oraingoz ez da aurreikusi ezein udal-jarduketarik, bide publikoan elektrizitatea kargatzeko zutoin gehiago jartze aldera.

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies