Segurtasun-aholkuak eta lapurretak ekiditekoak

Bizikleta lapurtzen ez utzi

Mugi zaitez bizikletaz, eta jarraitu zenbait aholku, ez diezazuten bizikleta lapurtu.

BIZIKLETA LAPURTZEN EZ UTZI

Beharrezko bitartekoak jarrita ere bizikleta lapurtzen badizute, salaketa jar dezakezu Iruñeko Udaltzaingoaren bulegoetan (Iratxeko Monasterioaren k., 2). Halakoetan oso lagungarria da lapurtu dizuten bizikletaren argazki bat eramatea edo bastidorearen zenbakia adieraztea.

Bizikleta berria erosten baduzu, gorde faktura!

Udaltzaingoak biltegi batean gordetzen ditu bide publikotik kendutako bizikletak, bai eta lapurtu eta berreskuratu direnak ere.

Lapurtutako edo desagertutako bizikletei buruzko informazioa lortzeko hiru eremu:

IRUÑEKO UDALTZAINGOA

Salaketa jarri duten erabiltzaileei zuzenduta dago. Desagertutako edo lapurtutako bizikleten irudiak kontsulta daitezke eta norberarenarekin alderatu.

NAFARROAKO FORUZAINGOA

Lapurtutako bizikleten irudiak eta oinarrizko datuak argitaratzen ditu. Horrela, euren jabeek identifikatu eta berreskuratzeko aukera izanen dute.

BIZIKLETA-ERREGISTROA

Bizikleta-erregistroa, Bizikletaren aldeko hiri-sarearen esku dagoen nazio bizikleta-erregistro sistema bat da eta bertan, udaltzaingo eta hainbat Udalek parte hartzen dute.

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies