Oinez

Mugikortasuna eta osasuna

Pertsonendako, ibiltzea da joan-etorriak egiteko modurik naturalena. Oinez ibiltzea oso egokia da gorputza aktibatzeko, osasuna hobetzeko eta sedentarismoa ekiditeko.

Gure hirian, joan-etorrien ia erdiak oinez egiten dira, distantziak laburrak direlako; baina estatistiskek aditzera ematen digute horiek behera egin dutela azken urteotan. Egun, hirian barnako joan-etorrien % 42 oinez egiten dira.

Iruñeko Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Toki Itunak (2005) oinezkoak kokatzen ditu garraiobideen piramidearen goialdean, garraio publikoaren eta bizikletaren aurretik, eta azkeneko tokian uzten du ibilgailu pribatua.

Oinez ibiltzen garenean, aukera daukagu xehetasunei erreparatzeko, hurbileko dendetara joateko, elkarri hitz egiteko, azken batean, kalea bizitzeko.

Oinezkoena lokomozio-bide bat ez ezik, funtsean hiria sortzeko modua ere bada, hiri-ekintzaren bereizgarri diren elkarbizitza eta komunikazio-harremanak ezartzekoa.
Iruñean paseoan ibiltzea beti izan da, eta jarraitzen du izaten, hiriaz gozatzeko modu bat.

Oinezkoen mugikortasuna sustatzearen bitartez hiri jasangarriagoak lortu nahi ditugu, halakoak non oinezkoek hirigunea berreskuratuko baitute, hartara bizi-kalitatea hobetuz eta joan-etorriak erraztuz.

OINEZKOEN EREMUAK:

Oinezkoen eremua da pertsonak oinez ibiltzeko erreserbatuta dagoen bide-zatia, goratua edo beste nolabait mugatuta, eta barne hartzen ditu espaloiak, nasak eta paseoak.

Ibilgailuek ezin dute ez zirkulatu ezta aparkatu ere, salbu eta Iruñeko Udalak baimendutakoek, gehienez ere 20 km/h-ko abiaduran.

BIZITEGI-KALEAK:

Bizitegi-kaleak dira bereziki egokitutako zirkulazio-eremuak, zeinetan oinezkoei ematen baitzaie lehentasuna.

Ibilgailuek har dezaketen gehieneko abiadura orduko 20 kilometroan ezarri da, eta gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei.

Oinezkoek zirkulazio-eremu guztia erabil dezakete, nahiz eta elkarbizitzaren mesedetan, ez dituzten alferrik oztopatu behar bertatik igarotzen diren ibilgailuak.

MUGIKORTASUN BERTIKALA:

Mugikortasun bertikalaz hitz egitean, aintzat hartzen dira desnibel handiak gainditzeko erabiltzen diren baliabide-mekanikoak –igogailuak, eskailera edo arrapala mekanikoak besteak beste–, iristeko zail samarrak diren tokietara hurbiltzen laguntzen gaituztenak.

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies