Iruñeko Bidegorrien Planaren Partaidetza eta Kontsulta- Prozesua

Iruñeko Bidegorrien Planaren Partaidetza eta Kontsulta- Prozesua

Iruñeko Bidegorrien plana aurkeztu zenetik hamabi urte igaro direlarik eta jakinaren gainean egonda aldaketa handiak izan direla herritarren joan-etorrien azturetan, beharrezko jotzen dugu plan berri bat erredaktatzea, jasotzeko, baita ere, hiriko hirigintza-antolamenduan azken urteotan izan diren aldaketa guztiak, eta ziklo-sare berri bat diseinatzeko 2022. urteari begira.

Bi fase aurreikusi dira Plana egin eta idazteko. Lehenak, aurten, 2017an egitekoak, azterketaren eta diagnostikoaren bidez Iruñean egun dagoen bizikleta-mugikortasunaren egoeraren   eta azpiegituren berri emanen du, irizpideak finkatuko ditu ziklo-sarean esku hartzeko, eta agerian utziko ditu sare berri horren oinarrizko proposamena eta oraingo ziklo-sarean egitekoak diren hobekuntza-lanak.

Bigarren fasea 2018an eginen da, eta bertan ziklo-sare berriaren ezaugarri teknikoak jasoko dira batetik, eta sare berria ezartzeko proposatutako esku-hartzeen planifikazioa eta programazioa, bestetik.

Lehen fasearen erredakzioa Partaidetza- eta Kontsulta-plan bati lotzen zaio, eta bertan Bidegorrien planaren honako alderdi hauek eztabaidatuko dira:

  • Egungo sarea aztertzetik eta ziklisten mugikortasunaren diagnostikotik ateratako ondorioak mahai gainean jartzea.
  • Iruñeko ziklo-sare berrian esku hartzeko irizpideak zehaztea.
  • Ziklo-sare berrirako oinarrizko proposamena eratzea.

Horiek gauzatzeko, bi lan-saio eginen dira, honako hauekin bat: 

  • 1. SAIOA. HASIERAKO AZTERKETA ETA DIAGNOSTIKOA, ETA IRIZPIDEAK ZIKLO -SARE BERRIAN ESKU HARTZEKO

 

Eguna: 2017ko azaroaren 2a.

Ordua: 18:30

Lekua: INAP (Instituto Navarro de Administración Pública). Navarreria Kalea 39. “Blanca de Navarra” Gela.

Gai-zerrenda:

Abiapuntuko datuen eta inkestaren emaitzen analisia eta diagnostikoa aurkeztea (45 minutu)

Iruzkinak egiteko eta jendearen partaidetzarako txanda (15 minutu).

Atsedena (10 minutu).

Sare berrian esku hartzeko irizpideak azaltzea (15 minutu).

Gogoeta egiteko banakako jarduna (10 minutu) eta bildutakoen arteko eztabaida (35 minutu).

Laburpena, ondorioak eta saioaren ebaluazio-fitxa (15 minutu).

 

  • 2. SAIOA. OINARRIZKO PROPOSAMENA IRUÑEKO ZIKLO-SARE BERRI BATERAKO

Eguna: 2017ko azaroaren 9a.

Ordua: 18:30

Lekua: INAP (Instituto Navarro de Administración Pública). Navarreria Kalea 39. “Blanca de Navarra” Gela.

Gai-zerrenda:

Oinarrizko Sarearen proposamena aurkeztea (20 minutu).

Taldeka lan egitea plano baten gainean (60 minutu).

Batzarkideen arteko eztabaida (60 minutu).

Laburpena, ondorioak eta saioaren ebaluazio-fitxa (15 minutu).

Etorriko zaretelakoan, mesedez eskatzen dizuegu partaidetzako saio bakoitzera bertaratuko zaretela baieztatzea 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta edo movilidad@pamplona.es posta elektronikora e-mail bat bidalita, saioa noizko programatu eta bi egun lehenago deitu ere, lansaioak ahalik eta egokien planifikatze aldera.

Etorriko zaretelakoan, mesedez eskatzen dizuegu partaidetzako saio bakoitzera bertaratuko zaretela baieztatzea 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta edo movilidad@pamplona.es posta elektronikora e-mail bat bidalita, saioa noizko programatu eta bi egun lehenago deitu ere, lansaioak ahalik eta egokien planifikatze aldera.Save

Save



Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies