Bizikletendako Ibilbideak

Ziklisten segurtasuna errazten duten guneak

Hiriko bidegorriek osatzen dituzten ibilbideez gain, beste zenbait jarduketa egin dira ziklisten segurtasuna indartzeari begira, hala nola oinezkoen eremuak eta 30eko eremuak ezartzea.
OINEZKOEN EREMUAK

Oinezkoen eremua da pertsonak oinez ibiltzeko erreserbatuta dagoen bide-zatia, goratua edo beste nolabait mugatuta, eta barne hartzen ditu espaloiak, nasak eta paseoak.

Ibilgailuek debeku dute zirkulatzea eta aparkatzea, salbu eta Iruñeko Udalak baimendutakoak. 

Gehieneko abiadura: 20 km orduko.

BIZITEGI-KALEAK

Bizitegi-kaleak dira bereziki egokitutako zirkulazio-eremuak, zeinetan oinezkoei ematen baitzaie lehentasuna.

Ibilgailuek har dezaketen gehieneko abiadura orduko 20 kilometroan ezarri da, eta gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei.

Oinezkoek zirkulazio-eremu guztia erabil dezakete, nahiz eta ez dieten alferrik traba egin behar bertatik igarotzen diren ibilgailuetako gidariei.

zonas-peatonales
30eko EREMUAK

Ibilgailu guztiek har dezaketen gehieneko abiadura orduko 30 kilometro da.

Honako kale hauek dira 30eko eremuak:

Sarasate pasealekua, Lizarra, Gartzia Ximenez (1. eta 5. zenbakien artean), Antso Nagusia, Alondegi, Vínculo, García Castañón, San Ignazio etorbidea, Trinidad Fernández Arenas, Nafarroako Gorteen kalea, Francisco Bergamín, Emilio Arrieta, Paulino Caballero, Leire, Navarro Villoslada, Teobaldoen kalea, San Fermin, Tafalla , Felipe Gorriti, Amaiurko Gazteluaren kalea, González Tablas (1. eta 5. zenbakien artean), Iturralde y Suit, Nafarroako Blanca plaza, Agoitz, Pascual Madoz, Cipriano Olaso, Askatasun plaza (lehen Rodezno Kondearen plaza), Huarte Doktorearen kasea, Aita Calatayud, Zangoza kalea (1. eta 19. zenbakien artean), Amaia, Media Luna, Zaraitzu Ibarraren kalea, Arakil Ibarraren kalea, Erronkaribar kalea, Deierri Ibarraren kalea, Baztan Ibarraren kalea, Aralar, Tafalla zeharkalea eta Unibertsitateko errepidea.

ZIKLO-KALEAK

Bigarren mailako bideak dira, non gehienez ere 30 km/orduko abiaduran ibil daitekeen, hori behar bezala adierazita dagoelarik seinaleztapen horizontalean zein zutikakoan.

Noranzko berdinean zirkulatzeko errei bat baino gehiago dituzten bideetan, bizikletendako errei bat seinaleztatzen ahalko da, non gehienez ere 30 km/orduko abiaduran ibiltzen ahalko baita, bizikleta eta ibilgailu motordunen elkarbizitzarako gune gisa.

Ibilgailu motordunek abiadura doitu beharko dute bizikletenarekin bat, eta ezin izanen dira bizikletak aurreratu zirkulazio-errei beraren barruan.

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies