Mugikortasun bertikala

Hiriaren irisgarritasuna hobetuz

Mugikortasun bertikaleko garraio-sistemak azken hamarkadan txertatu dira hirietako paisaian, bai eta politikarien eta herritarren eztabaidetan ere.

Izan ere, desnibel handiak erraz gainditzeko aukera ematen diete hala oinezkoei nola ziklistei, lehen zailtasun handiz lotu zitezkeen guneak elkartuz.

Iruñean garraio bertikaleko 10 instalazio egin dira guztira, eta horien artean aipagarri dira egunero 29.000tik gorak lagunek erabiltzen dituzten 9 igogailuak. Azken urteetan gora egin du, nabarmen egin ere, horien erabilerak. Guztien artean aipagarriena da Descalzoseko igogailua,  2008an eraikia, eta zeinak gaur gaurkoz 14.000 bidaiaritik gora garraiatzen baititu egunero, 400.000tik gora hilero.

Jarraian agertzen da gaur egun Iruñean dauden igogailuen zerrenda.

  Instalazio-urteaBidaiari kopurua, egunero, 2014an
ErletokietaIturrama - Milagrosa20043.120
Isaac Albeniz 1Milagrosa20071.905
Isaac Albeniz 2Milagrosa20071.575
DescalzosArrotxapea – Alde Zaharra200813.640
Fiteroko MonasterioaDonibane20092.355
Media LunaIbai-parkea – II. Zabalgunea20112.800
Felisa MunarrizMilagrosa2011490
Azpilagañako arrapalakAzpilagaña20094.335
Lezkairuko zalduaLezkairu – II. Zabalgunea2012820
Etxabakoitz IparraldeaEtxabakoitz - Barañain20132.525
MendillorriMendillorri2018-
Mugikortasun bertikalaren mapa

Kanpainak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies