Oinezkoen pasealekuak

Iruñean bada aukera gaikako ibilbideak egiteko

Oinezkoen bidetzat jotzen ditugu halako ibilbideak non natura, artea edo beste edozein osagai ardatz gisa hartzen den, bideaz gozatzeko.

Pertsonendako, ibiltzea da joan-etorriak egiteko modurik naturalena. Oinez ibiltzen garenean xehetasunei erreparatzen ahal diegu, gertuko dendetara joan gaitezke eta jendearekin hitz egin. Oinez ibiltzea oso egokia da gorputza aktibatzeko, osasuna hobetzeko eta sedentarismoa ekiditeko.

Gure hirian joan-etorrien ia erdiak oinez egiten dira distantziak laburrak direlako. Egokiena bide zuzenak eta seguruak hartu ahal izatea litzateke, eta ingurune atsegin batean.

Oinez ibiltzea leku jakin batera joateko bitartekoa ez ezik bidea bera ere helburua bada, eta hori egitean ingurune naturalaz gozatzen bada, ibilbide hori errepikatu eta hiriko naturan barnako ibilbide bihurtzea nahiko genuke.

Badira gaikako ibilbideak parkeetan barna, barruti harresituan, ibai-pasealekuetan, alde zaharrean, bai eta kultur ondarekoetan, eta abarretan.

Ibilaldiak parke eta lorategietan zehar

Ibilaldiak Ibai Parkean zehar

BGBK-rekin Iruñean zehar

5 Ibilaldi Iruñean zehar

Iruñeko Mapa Turistikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies