Bizikleta publikoaren Mailegu-Zerbitzu berria. Partaidetza-saioa

Bizikleta publikoaren Mailegu-Zerbitzu berria. Partaidetza-saioa

Nbici-Biziz Iruñeko bizikleta publikoaren mailegu-sistemaren kudeaketako emakidaren bukaeraren aurrean, 2019ko hasieran, Mugikortasun Zerbitzua gaur egungoa ordezkatuko duen sistema berria diseinatzen hasi da.

Sistema berri honek bizikleta hiriko garraiotzat hartzeko apustua dakar berekin, hiri osoko garraioan integratuz eta bere erabilera eguneroko hiri mugikortasunean sustatuz. Gure hiriko auzo guztien estaldura ematen duen zerbitzu bat planteatzen da, bidaia kopuru handia erakartzen duten tokiak konektatzen dituena eta intermodalidatea suspertzen duena.

 

Zure bizikleta publikoaren mailegu-sistema berriaren ezaugarrien inguruko iritzia ezagutzeko, partaidetza-jardunaldi publiko batera gonbidatu nahi zaitugu, hurrengo ostiralean 2018ko martxoaren 2an, 18:30etan, Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia 2)

Jardunaldi honetan honako gai hauek jorratuko ditugu:

1.  Gaur egungo Nbici-Biziz bizikleta publikoaren mailegu- sistemaren balorapena.

2.  Zerbitzu berriaren bizikleta mota: mekanikoa vs. elektrikoa

3.  Sistema berriaren neurriak: bizikleta kopurua, geltoki kopurua, zerbitzuaren ordutegia.

4.  Zerbitzu berriaren helburu eta ezaugarriak: auzo erantzunak, bidaiak erakartzen dituzten tokiak…

5.  Zerbitzu berriaren geltokien kokapena: geltokiak kokatzeko irizpideak, geltokien kokapen zehatzak.

6.  Sistema berriaren zenbaterainokoa: udal-bizikleten sarea vs. eskualdeko bizikleten sarea, intermodalitatea.

7.  Salneurri-zerrenda


Eguna: 2018ko martxoaren 2a, ostirala

Ordua: 18:30

Tokia: Kondestablearen Jauregia (Kale Nagusia 2)



Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies