Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorrak, hirian bizikletaren erabilera sustatu nahian, interesa du bizikleta-aparkaleku publikoen sare bat osatzeko, bideozaintzaz, hiriko zenbait aldetan, non behar bereziak baitira eraikin askotan ez dagoelako igogailurik, eta horrek zaildu egiten du bizikleta erabiltzea eguneroko joan-etorrietan.
Martxan dagoen lehen aparkalekua Alde Zaharrean kokatzen da, horko eraikin gehienetan ez dagoelako igogailurik eta aurki irekiko dira beste bi aparkaleku Errotxapea eta Arrosadiako auzoetan.