Descalzos Aparkalekuaren Proiektua

Proiektuaren Zatiak

Alde Zaharreko bizilagunendako bideokameraz zaindutako bizikleta parkin bat izateko, hiritar-eskakizunei erantzuna emanez gero, Iruñeko Udalak bi lokal eskuratu zituen. Biak “Pamplona Centro Histórico”-k utzitakoak. Deskalzos kalean kokatuta daude 23-27 zenbakietan eta guztira 100m2 baino gehiagoko zabalera dute.

Lokalak bi alturatako aparkatze-toki moduluekin egokitu ziren, horrela, tokia erabat aprobetxatuz, 124 aparkatze-toki ezarri ziren. Bi lokalek dute, halaber, bizikleten gurpilak puzteko eta oinarrizko konponketa-lanak egiteko gune bat.

 

Nafarroako Kontratazio Atarian eta Udal web-gunean argitaratu egin zen Baldintza-agiria eta Udal-Erregistroen bitartez eskaerak aurkezteko epea ireki zen. Eskaeren balorazioa egiteko ondorengo irizpideak kontutan hartu ziren: errenta, etxebizitzatik parkinera dagoen distantzia eta nork bere etxebizitzan izan ditzazken oztopo-arkitektonikoak. Ezinbestekoa da Alde Zaharrean erroldatua egotea.

 

Eskaerak baloratuz gero eta baremazio-irizpideen arabera lortutako puntuazioa kalkulatu ondoren, behin-behineko plazak esleitu ziren puntuazioaren aginduz. Zuzentze-epea agortuz gero eta beharrezko dokumentazioa behin aurkeztuta, esleipena behin-betikoa bilakatu zen. Ate irekien jardunaldiak antolatu ziren esleidunei parkinaren funtzionamendua azaltzeko: sartzeko modu ezberdinak, ekipamendua eta erabiltze-araudia.

Aparkatze-tokiak nominalak dira eta esleidun bakoitzak sartze-kode bat dauka. Halaber, bizikleta bakoitzaren erregistro bat egiten da

Aparkatze-toki guztien hasierako esleipenaren ondoren, 2018an jasotako eskaera berriekin erretserba-zerrenda bat sortuko da, beraz, tokiren bat libre geldituz gero berriro ere esleituko da. Eskaera berriak Udal-erregistroen bitartez egingo dira hasierako esleipeneko irizpideak jarraituz eta eskaera-ordenak ez du eraginik izango.

 

Itxarote zerrenda eskakizuna                  Baldintza-agiria

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies